"Gosari osasungarriak" izeneko kanpaina antolatu du bigarren urtez
Leioako Udalak. Ekimena eskola publikoetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako umeei, eta udalerriko familia zein ikasle guztiei zuzenduta dago. Elikadura osasungarri bat izateko oinarrizko argibideak ematea du helburu ekimenak. Horregatik, Udalak formazio teoriko-praktikoa ematen die ume zein familiei. Neska-mutilen kasuan, jolas jardueren bitartez elikagaien piramideari buruzko informazioa ematen zaie, eta familiei hitzaldiak ematen zaizkie herriko ikastetxeetan. "Esan beharra dago hitzaldi hauetara edozein guraso joan daitekeela umea ikastetxe horretan matrikulatuta izan ala ez", argitu dute tokiko iturriek. Izena emateko, aldez aurretik, 678 404 443 telefono zenbakira deitu behar dute aita-amek. Hurrengo solasaldia bihar, osteguna, izango da Txomin Aresti ikastetxean, 17:00etan. Argazkia: cc-by-nc-sa
leandro_marco.