Bihar, osteguna, Getxoko Gazta Azokaren zortzigarren edizioa hasiko da Algortan. Igandera arte, bertoko eta nazioarteko 17 ekoizle bilduko dira Telletxe plazan. Gauzak horrela, auzokideek zein bisitariek zenbait mota eta jatorritako gaztak dastatu eta erosi ahal izango dituzte lau egunetan zehar. Besteak beste, gazta mota hauek egongo dira salgai: Casarreko opila, ahuntz-gazta, titi-gazta, Kantabriako gazta, Montbru (Katalunia), Guara ardi-gazta (Aragoi), Idiazabal, Valsequillo (Kanariar Irlak) eta Erronkariko gazta, besteak beste. Aurten nazioarteko espezialitateak ere ez dira faltako azokan eta Frantziako, Italiako eta Suitzako gaztak dastatzeko aukera egongo da. Argazkian, gazta saltoki bat Algortako beste azoka garrantzitsu batean, San Lorenzo egunean / © Getxoko Kultur Etxea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!