Nafarroako konkistari buruzko solasaldi bana izango da gaur Algortan eta Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 21a, 14:02

Jalgi Hadi Garaipenera dinamikaren baitan, iristear da aurtengo Gazte Martxa. Testuinguru berezian gainera, nafar konkistaren 500. urteurrena baita aurten. Hori ahaztu gabe, apirilaren 6tik 7ra Saratik Lesakarako bidea egingo dute Euskal Herriko hainbat gaztek, "herri honen aldarrikapenak ahoz aho, eskuz esku eta pausuz pausu zabalduz". Apirilaren 8an, berriz, Iruñean izango dira, Aberri Egunean. Uribe Kosta aldera etorriz, Gazta Martxaren inguruko ekimen ugari izango da egunotan. Besteak beste, gaur bertan, "Ezkutua eskura" solasaldia egingo dute Algortan. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Villamonteko Eztabaida gune antiautoritarioan. Ondu berean, baina Branka herriko tabernan, Nafarroako Erresumari buruzko hitzaldiaz gozatzeko aukera egongo da Itzubaltzetan. Bitartean, Leioa eta Erandioko campusean abiatu dute jada Gazte Martxaren aldeko kanpaldia. Argazkian, gazteak eskualdean barrena, UK Martxa bateko artxiboko irudian.

Ostiralera helduta, bertso-afaria izango da, 7 euroren truke, Itzubaltzetako Branka herriko tabernan. Larunbatean, berriz, eguerdiko 12etan abiatuko da Telletxetik Algortako Martxa; 13:00ak aldera, mokadua Arrigunagan hartzeko. Ordu erdi beranduago, 36ko gerrako gudariei omenaldia egingo diete Galeako fortean. Egitarauarekin jarraituz, 14:00etarako aurreikusita daukate Txorimalo gaztetxera heltzea: bertan argazki erraldoia egin eta, ondoren, bazkaria (4 euro) izango dute neska-mutilek. Bazkaloste girotuaren ostean, berriz, Gazte Martxaren aurkezpen ekitaldia egingo dute, 20:30ean. Azkenik, 21:00etatik aurrera, Garrasika, Kruders eta Su Ta Ke taldeak arituko dira kontzertuan (3 euro).

Algorta eta Getxoko ekitaldiak

Martxoak 21, asteazkena
19:00 "Ezkutua eskura" solasaldia, Eztabaidan.

Martxoak 24, larunbata
12:00 Algortako Martxaren hasiera, Telletxen. Ibilbidea: Telletxe, Fadura, Algorta, Arrigunaga, Txorimalo.
13:30 36ko gerrako gudariei omenaldia, Galeako fortean.
14:00 Txorimalora heldu eta argazki erraldoia. Ondoren bazkaria (4 euro) eta bazkaloste girotua.
20:30 Gazte Martxaren aurkezpen ekitaldia.
21:00 Kontzertuak (3 euro): Garrasika, Kruders eta Su Ta Ke.

Kontzertuetan ateratako dirua Sarara joateko autobusak merkatzeko erabiliko da.
24rako egun osoko bonoa (5 euro), goizeko martxan zehar salgai.
Algortako gazte independentistek antolatutakoak.
Ekimen guztietan egongo dira salgai Gazte Martxarako bonoak eta autobuserako txartelak.

Itzubaltzeta / Romoko ekitaldiak

Martxoak 21, asteazkena
19:00 Nafarroako Erresumari buruzko hitzaldia Brankan.

Martxoak 23, ostirala
19:30 Bertso-afaria Brankan. 7 euro.

Leioa eta Erandioko campuseko ekitaldiak

Martxoak 21, asteazkena
12:00 "Ezkutua eskura" hitzaldia Gizarte Zientzietako 7. gelan.
Arratsaldean, kanpaldia, Mikel Laboa plazan.
16:30 Kanpin denden muntaketa.
Ondoren, campusaren apainketa.
Afaria (bakoitzak berea eraman dezala).
Ondoren, tailerrak, jolasak...

Martxoak 22, osteguna
08:30 Gosari herrikoia.
Kanpin dendak jaso.
18:30 Triki-bertso-poteoa, Someratik abiatuta.
Ondoren, jaialdia 7 Katun.
- Kanpaldiko bideo emanaldia, karaokea, musika...
- Pintxoak egongo dira!

Gazte Martxaren egitaraua

gazte-martxa-2012-egitaraua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun