Aukeran dantza konpainiak "Burnia" izenburuko ikuskizuna aurkeztuko du ostiral honetan, martxoak 23,
Kultur Leioako auditorioan, 20:30etik aurrera. Saioak 50 minutu inguruko iraupena dauka eta sarrerak 12 euro balioko du. Tokiko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, aipatu emanaldiaren ardatza, izenburuak dioen bezala, burdina da, "gure ingurunearen parte izan zen eta oraindik den elementu bezala". "Bilbo inguruan eta Bizkaian dena da burdina. Burdinak piztu gaitu eta burdinekin itzali gara. Bor-bor egin zuen burdinak burdinoletan, labe garaietan, irakiten zen gerretan, Karlistadetan eta Gerra Zibilean. Burdinak mugitu gaitu tren itxuran, itsasontzi itxuran. Burdinazko zubi baten gainean bizi gara orain ere, ez atzera ez aurrera. Gure burmuina burdinazkoa da. Burdinaren gainean dantza egin behar dugu orain", dio Aukeranek bere ikuskizunaren inguruan. Argazkia: © Aukeran Dantza Konpainia