Grebarekin bat egingo dute bihar Leioako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 21a, 17:47

Martxoaren 29ko greba orokorra heldu artean, astero elkarretaratzea egingo duela iragarri zuen aste hasieran Leioako Langabetuen Asanbladak. Kontzentrazioak asteartero izango dira, 19:00etan, Bulebarrean. Bada, aurrekoen mobilizazioei, tokiko greba batzordeak egindako beste hainbat deialdi batu behar zaizkio. Bihar, osteguna, ikasleek egingo dute kontzentrazioa. Hitzordua 10:20an jarri dute, Barandiaran institutuaren aurrean. Ostiralean, berriz, grebaren aldekoak manifestazioan abiatuko dira Bulebarretik, iluntzeko zortzietan. Beste horrenbeste egingo dute asteazkenean, hilak 28, toki eta ordu berberetan. Argazkian, informazio piketea Leioan barrena, 2010eko ekainaren 29ko greba egunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun