Sopelako Udalak martxoaren 29ko greba babestea eragotzi dute EAJk, PSE-EEk eta PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 21a, 18:05

Sopelako Udalak martxoaren 29ko grebaren arrazoiak babestea eragotzi zuen atzo Osoko Bilkurak. Mozioa Bilduk aurkeztu zuen eta koalizioko zazpi zinegotzien aldeko botoak baino ez zituen jaso. Oposizioko hiru taldeek (EAJko zazpi zinegotziak, PSE-EEko biak eta PPko bakarra) beraien botoak batu zituzten, proposamenaren aurka egiteko. Aurkeztutako mozioaren helburua Sopelako Udalak gehiengo sindikalak egindako deiari atxikimendua adieraztea zen, tokiko hautetsiek egun horretako greba orokorrarekin bat egin zezaten. Horren arabera, “erakunde publikoek argi adierazi behar dute langile eta baztertutakoen eskubideen aldeko jarrera, egoeraren larritasuna azpimarratuz”. Ondorioz, martxoaren 29an udaletxean “inolako jarduera politiko-instituzionalik” ez egitea proposatzen zen, “egun horretarako aurreikusten diren bilera guztiak atzeratuz eta erabaki honen arrazoiak herritarrei jakinaraziz”. Argazkian, Ertzaintza Sopelan 2011ko urtarrilaren 27ko greba egunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun