Hasiera batean zurrumurruak zirenak konfirmatu egin dizkiote UKBERRI.NETi euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko Itzubaltzeta / Romoko herri bilguneko kideek. Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" etxera eraman dute, larriki gaixo dagoen bere amari bisita egiteko. Orain, bertan da gatibu itzubaltzetarra. Arratsaldeko bostak aldera heldu ei da. Orduotan kalez jantzitako bospasei polizia ikus daitezke etxe inguruan eta Ertzaintzaren bi furgoneta dabiltza bueltaka. Tokiko herri bilguneak
larunbatean jakinarazi zuen Gonzalo Casal Araba aldeko Zaballa espetxera aldatu dutela. "Seguruenik, larri gaixorik dagoen ama bisitatzeko aukera izango du", adierazi zutenez. Esan eta izan. Joan den
urriaren 14an ere etxera ekarri eta animo oihu eta txalo artean jaso zuten auzokideek auzokideek. Argazkian, Kitxu irribarretsu erantzun zien aurrekoan bildutako 50 bat senide, lagun eta auzokideei, ertzainek eraman zuten bitartean.