Tokiko herri bilguneak larunbatean jakinarazi zuen Gonzalo Casal Araba aldeko Zaballa espetxera aldatu zutela. "Seguruenik, larri gaixorik dagoen ama bisitatzeko aukera izango du", adierazi zutenez. Esan eta izan.
Getxo irratiko eta Egin irratiko kazetari izandakoa 1994ko urriaren 25ean atxilotu zuten Areetako Bizkaiko Zubiko plazan, Andoni Muñoz urduliztarra, eta Algortako Iñigo Otazua "Oti" zein Angel Figueroarekin batera. Ekintzarik burutu ez zuen Lanbroa komandoko kideak izatea leporatu zieten lauei, 30 urteko zigorra ezarriz. "Kitxu"-k hainbat liburu idatzi ditu espetxean.
"Kitxu"-ren bisitaz Koska kolektiboak egindako bideoa (cc-by)
Bisita argazkitan
Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" Itzubaltzeta / Romoko preso politikoa etxean izan da arratsaldean, larriki gaixo dagoen bere amari bisita egiteko. Ertzainek ezkutuan eta bilurrak jarrita eraman dute etxebizitzara 16:30ak pasatuta. Baina, 19:15ak aldera etxaldeko garajeetatik sekretupean ateratzen saiatu direnean, 60 lagun eta auzotar baino gehiago hurbildu zaie, Gonzalori maitasuna, elkartasuna eta animo oihuak helaraziz. Orduan, jendearen aurka egin dute poliziek, borrak eta bultzakadak erabiliz. Presoa eraman ostean, berriro ere atzera egin dute Brigada Higikorreko hainbat ertzainek, bildutako jendea sakabanatzeko. Ez da lehen aldia Gonzalo Casal etxera ekartzen dutenik, izan ere ama bisitatzen birritan izan da aurretik, azkena joan den