Getxoko epaitegietan ez zen aurkeztu atzokoan A.G.G. 21 urteko gizona. Gehienbat Neguri aldean, ibilgailuetako leihoak apurtu eta barruan lapurtzeagatik, 14 salaketei aurre egin behar zien ustezko gaizkileak,
"El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez. Beraren zain egon ostean, hura bilatu eta atxilotzeko agindua eman du Ertzaintzak. Aipatu mutila, auzokide batzuen artean "leiho apurtzaile" ezizenez ezaguna, martxoaren 11n atxilotu zuten Areetan. Kale Nagusiko kafetegi batean artatu behar izan zuten, beso aldean zauria zeukalako. Hainbat ezezagunek eraso eta labankada eman ziotela adierazi zien bertaratutako ertzainei, polizia iturriek dioenez. Horiek, ordea, ez zuten haren bertsioa sinistu eta atzeman egin zuten, zauria auto bateko kristala apurtzerako orduan egin zuelakoan. Besteak beste, atzo ibilgailuetako
"leiho apurtzailearen" inguruko informazioa "mugatzea" egotzi zion Getxoko PPk EAJri. Argazkian, ertzain autoa Algortan artxiboko irudian.