Asteburu honetarako
Pakea Bizkaiak antolatutako
Itsas Ekimena jardunaldiaren bigarren edizioa dela eta, gaur eta bihar Algortako Ereaga hondartza ez duela garbituko jakinarazi du
Getxoko Udalak. Pakea Bizkaiak prestatutako garbiketa ostiralean, hilak 23, eta igandean, hilak 25, egingo da. Lehenengo egunean, Bilboko Begoñazpi ikastola, Itzubaltzeta / Romoko Gobela Ikastola eta Getxoko Aixerrota institutuko 150 ikaslek parte hartuko dute. Igandean, berriz, zabalik izango da nahi duten guztientzat, 11:00etan hasita. Duela ia bi hamarkadatik hona urtero egiten duen bezala, martxoaren 22, 23, 24 eta 25ean hondartzak garbitzeko ekimenak jarriko ditu martxan
Surfrider Foundation Europa elkarteak. Gaur egun, 1.200 garbiketa egiten dira eta mundu osoko 42.000 pertsonek parte hartzen dute ekimen horietan, eragile ugariren laguntzaz; Pakea Bizkaia kasu. Bitartean, larunbatean ere izango dira garbiketa saioak eskualdean, beste hainbat eragileren ekimenez: Barinatxe (Getxo / Sopela) hondartzan 10:00etan jarri dute hitzordua; eta Atxabiribilen (Sopela) 11:00etan. Argazkian, udal garbitzaileak Ereagan denborale baten ostean / © Getxoko Udala.