Gazterpe Abenturaren irteera berrian izena emateko epea astelehenera arte edo tokiak bete arte luzatu du Leioako Udalak. Apuntatzeko Kultur Leioan dagoen Euskara Zerbitzura jo beharko dute neska-mutilek, 9:00etatik 14:00etara. Irteerako ordaindu beharrekoa 74,94 euro dira. Oraingo honetan, Lekeitiora egingo dute txangoa gazte leioaztarrek, apirilaren 10etik 13ra bitartean. Asteburu horretan herritik ibilbidea egingo dute, itsasargia bisitatuko dute eta lip-duba prestatu eta grabatuko dute, animazio ekintzak bideratzeaz gain. Irteeraren gaineko informazio gehiago aipatu tokian eskura daiteke. Gazterpe Abentura 1996tik 1999etara bitartean jaiotakoentzako ekintza da. Horren helburua aisialdian euskarazko gune bat izatea da. "Beraz, parte hartzen dutenek gaitasun nahikoa beharko dute egun horietako elkarbizitza euskaraz egiteko", zehaztu dute udal iturriek. Argazkia: cc-by
jubadomi.