Sopelako udal aurrekontuak onartzeko akordio batera heldu ostean, "EAJren proposamen guztiak beregain hartzea" egotzi dio Saioa Villanueva Bilduko alkateari Sopelako PSE-EEk. Horiek lantzeko burututako herritarren parte-hartze prozesua, berriz, "fartsatzat" jo du Maria Teresa Fernandez tokiko sozialisten bozeramaileak, bere iritziz, "bi alderdiek adostu dutelako adostu beharreko guztia". "Non gelditu da sopeloztarren iritziarekiko gardentasuna eta errespetua?" galdetu dio bere buruari zinegotzi konstituzionalistak; ondoren, "EAJren programa hartu izana" leporatzeko Bilduri. Fernandesen arabera, koalizio ezkertiar eta jeltzaleen arteko "azken orduko akordio baten emaitza" dira onartutako aurrekontuak. Are gehiago, herritarrei egindako kontsulta "alferrikako lana eta engainua" izan dela aipatu du PSE-EEkoak. EAJri, berriz, Udala Bilduren esku dagoela, koalizioari egindako kritikak "ahaztea" egotzi dio Fernandezek, "langabeziari aurre egin eta merkataritza suspertuko ez duten aurrekontuak babestu dituelako". Argazkian, udal zinegotziak otsaileko osoko bilkuran / © Sopelako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!