Bertan behera geratu da Xabier Silveiraren liburuaren aurkezpena Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 22a, 16:30

Saio berezia prest zeukaten gaurko Eztabaida gune antiautoritarioko lagunek. Algortako Villamonte plazako A4 zenbakiko lokalera gonbidatua zuten Xabier Silveira idazle eta bertsolari lesakarra, "A las nueve en el Faisan" izenburuko bere azken eleberria aurkez zezan, bertsoka. Baina, azken orduko gorabeherak direla medio, Silveira ez da gurera etortzerik izango. Eztabaidakoek azaldu dutenez, gaixorik jarri da nafarra. Hala ere, aipatu saioa beste egun batean egiteko asmoa iragarri dute. "A las nueve en el Faisan" eleberria "A las ocho en el Bule" nobelaren jarraipena da. Argazkian, Xabier Silveira / cc-by-nc Patxi Gaztelumendi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun