Elkartasun Egunari begira Udalak jarritako oztopoak salatu dituzte Leioan

Azken ostiralerako deia Leioan

Herriraren aurkezpena egin behar zuten atzo, osteguna, Leioako Nagusien Etxean. Baina, zita heldu baino bost ordu lehenago, 14:00etan, Udalak lekurik ez zeukatela jakinarazi ziela salatu dute Pausutxu bet aurrera dinamikaren sustatzaileek. "Aretoa ukatzeko arrazoia Elkartasun Egunean 20.000 eurotako abala zeukan segurua ez kontratatzea dela esan digute, abal hori martxoaren 10ean kontzertuak kalean antolatzeagatik eskatu ziguten eta hori gure gain hartu ezin genuenez lekuz aldatu genituen gaztetxera eramanez", azaldu dute presoen aldekoek. Hori dela eta, "lotsagarritzat" jo dute Leioako Udalaren jarrera: Elkartasun Egunak izandako arrakastari emandako "erantzuna" dela uste dute. Herriaren aurkezpena apirilaren 17an egingo dute Sakoneta kiroldegian, "baimena izan ala ez". Argazkian, Udondo gaztetxean izan ziren Elkartasun Eguneko kontzertuak / © Pausutxu bet aurrera.


HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!