EAJri udal aurrekontuetarako luzatutako eskua jaso du Getxoko Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 22a, 17:40

Sei hilabete luzez negoziatzen egon ondoren, "EAJren erantzun ezagatik", aurrekontuak adosteko prozesua bertan behera utzi du Getxoko Bilduk. "Argi utzi genuen aurrekontuen eztabaida kalera atera eta urte luzez eramandako aurrekontu politika eskuindar eta opakoari buelta eman nahi geniola. Horren aurrean, berriz, bat ere argia ez zen erantzuna aurkitu genuen. Hala ere, negoziatzen jarraitu genuen, eta bigarren dokumentu bat aurkeztu genion EAJri erantzun zehatzak eta urgenteak eskatuz. Ez dugu horrelako erantzunik jaso", azaldu du gaur Maitane Nerekan koalizio ezkertiarreko bozeramaileak; Bingen Saitua, Arantza Gutierrez eta Roberto Martin zinegotziak lagun zituela. Gauzak horrela, "berriz ere bere politika egiteko modu ilun eta teknokrata" erabiltzea leporatu diete jelkide getxoztarrei; baita "aurrekontuetan herriaren proposamenak kontuan hartzeko borondaterik ez izatea" ere. Hala ere, "EAJren zein getxoztar guztien aurrean, herri honen etorkizunean eta egunerokotasunean eragingo duten edozein gairen inguruan hitz egiteko" borondatea berretsi dute Bildukoek. Argazkian, Getxoko Bilduren udal ordezkariak gaur Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan.

Getxoko Bilduren prentsa oharra

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun