Espainiako erreginaren eskuetatik jaso du Berrikutza eta Diseinu Saria Sener armagintza empresak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 22a, 18:25

Bilboko Alondegian banatu dituzte gaur Berrikuntzaren eta Diseinuaren 2011ko Sari Nazionalak. Aipatu garaikurrak Espainiako Ekonomia Ministerioak ematen ditu. Hain zuzen ere, saritutako zazpi enpresen artean, Areetan egoitza duen Sener armagintza enpresak jaso du horietako bat. Horren fundatzaile Enrique de Sendagorta Aramburuk Sofia Espainiako erreginaren eskuetatik hartu du saria. Kolektibo antimilitaristek behin baino gehiagotan salatu dute Senerrek "Israelgo armadaren bidez, palestinar herriari egindako erasoetan duen inplikazioa". Kakitzaten hitzetan, besteak beste, "2001 urtetik hona, Israelgo Rafael armagintza enpresarekin batera, IHU unitateen fabrikazio eta garapenean parte hartzen du, Reccelite errekonozimenduko 'pods' oinarrizko osagaia egiteko ezinbestekoak. Sentsore hauek bonbardatuko den helburua kokatzeko eta ardazteko erabiltzen dira". Senerrek ingeniaritza militarrean dihardu eta Eurofighter europar konbate-hegazkinaren zein KEPD-350 Taurus gurutzaldi-misilen osagaiak ere egiten ditu. Argazkian, behin sariak banatuta "familia irudia" egin dute erreginak, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, Isabel Celaa sailburuak (Patxi Lopez Indian dagoen bitartean, jarduneko lehendakaria) eta enpresaburu zein gainontzeko ordezkari instituzionalek / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun