Gazte Martxa igandean aurkeztuko dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 23a, 09:15

Jalgi Hadi Garaipenera dinamikaren baitan, iristear da aurtengo Gazte Martxa. Testuinguru berezian gainera, nafar konkistaren 500. urteurrena baita aurten. Hori ahaztu gabe, apirilaren 6tik 7ra Saratik Lesakarako bidea egingo dute Euskal Herriko hainbat gaztek, "herri honen aldarrikapenak ahoz aho, eskuz esku eta pausuz pausu zabalduz". Apirilaren 8an, berriz, Iruñean izango dira, Aberri Egunean. Eskualdean asko dira jada ekimenarekin bat egin dutenek eta dinamika anitzak egiten ari dira egunotan. Sopelan ere Gazte Martxaren aurkezpena egingo dute igandean, martxoak 25, egitarauaren nondik norakoak ezagutzera emateko asmoz. Hitzordua 20:00etan izango da Sekeko gaztetxean. Argazkian, hilaren 15ean aurkeztu zuten Gazte Martxaren egitaraua Lesakan / © Jalgi Hadi Garaipenera.

Gazte Martxaren egitaraua

gazte-martxa-2012-egitaraua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun