Antzerkia izango da asteburu honetan Altzagan eta Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 23a, 09:35

Antzerkiak garrantzia handia izango du datozen egunotan eskualdean. Uk Agendak zabaldu duenez, hiru lan antzeztuko dute. Lehen antzezpena martxoaren 24an izango da, larunbat honetan, Erandion. Txalo Produkzioak taldeak eskainiko du "Kafe txinarra" lana, Altzagako azoka zaharrean, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da. Areetan, berriz, antzezlan bi eskainiko dute Andres Isasi Musika Eskolan: bata 25ean, bestea 31n. Lehena umeentzako izango da: "Azken portua". Dejabú Panpin Laborategiak antzeztuko du 18:00etan eta 4 euro ordainduko da sarrera. Bigarrena, ordea, nagusientzako izango da: "Hil arte bizi". Hori ere Txalo Produkzioak taldeak antzeztuko du, 20:00etan; 10 euro ordainduko da sarrera. Argazkian, "Hil arte bizi" antzezlana / © Txalo Produkzioak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun