Bost lagun artatu dituzte Areetako etxebizitza bloke batean izandako suteagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 23a, 11:44

Goizaldeko 2:45ak aldera sua piztu da Areetako Klub kaleko etxebizitza eraikin batean. Horren ondorioz, bost lagun artatu behar izan dituzte larrialdi zerbitzuek, kea arnasteagatik, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, garrek zazpi solairutako blokea kaltetu eta ke-laino handia sortu dute. Hala ere, ez dituzte etxebizitzak hustu behar izan. Hori bai, lehen aipatu bezala, bost bizilagunek jasan dute kearen eragina eta tokian bertan osatu behar izan dituzte. Goizaldeko 3:15ak aldera amaitu dute beraien lana suhiltzaileek. Argazkian, suhiltzaileak Itzubaltzeta / Romon izandako sute baten artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun