Lanbide sinbolikoki okupatuz grebara deitu du Eskumaldeko LABek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 23a, 17:49

Eguerdiko 12:30ean elkartu dira Lanbideren Areetako bulegoen aurrean Eskumaldeko LABeko 80 bat ordezkarik. Lehenik era behin, "89.727 arrazoi baino gehiago. M29 greba orokorra" irakur zitekeen pankarta fatxadan zintzilikatu dute horietako biek. Ondoren, barrura sartu dira lan erakunde abertzaleko kideak. Iratxe Azkue Eskumaldeko LABeko bozeramaileak argi azaldu die bertoko langileei gaurko "okupazio sinbolikoa" haien kontrako protesta ez zela. Martxoaren 29an greba egiteko dauden arrazoiak azaldu dizkie, Espainiako Gobernuaren lan erreformak ekarriko dituen "murrizketak" tartean. Ondoren, "Dirua ez da falta, lapurrak dauden soberan" espainolez eta grebaren aldeko bestelako leloak oihukatuz atera dira Lanbidetik LABekoak. Amaitzeko, ordu erdi inguruko elkarretaratzea egin dute kalean bestaldean. Argazkian, LABeko hainbat kide Lanbideko bulego barruan.

Lanbideren okupazio sinbolikoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun