Getxoztar bat espetxeratu dute droga trafikoa egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 23a, 18:55

Espainiako Poliziak Getxo udalerriko gizonezko bat atxilotu zuen joan den asteartean, hilak 20, drogak saltzea egotzita. Madrilgo Gobernuak EAEn daukan ordezkaritzak zabaldutakoaren arabera, poliziek egindako jarraipenen ondorioz atzeman zuten Uribe Kostako herrian ustezko trafikatzailea, "drogen salmenta ohikoa den zonalde batean". Heroina, kokaina eta dirua omen zeramatzan aldean. "Epailearen agindua lortu osteaz", bere etxebizitza ere miatu zuten agenteek. Polizia iturriek diotenez, 3.000 dosi kokaina (kalean 50.000 eurora hel daitezkeenak), heroina beste ehun (1.205 euro baino gehiago balio dezaketenak), 1.107,5 gramo haxix (6.000 eurotan egon daitezkeenak), 5.305 euro dirutan, Hyundai markako ibilgailua, GPS bilagailua, 4 gramo marihuana zeuzkan metalezko kutxatxoa, 690 gramo drogarekin nahasteko sustantzia, zehaztasunez pisatzeko baskula bi eta beste hainbat gauza (poltsatxoak, azetona...) topatu zituzten bertan. Bilboko Guardiako epailearen esku utzi ostean, Basaurin espetxeratzea erabaki du horrek. Argazkian, ustez getxoztarrari harrapatutakoa / © Espainiako Polizia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun