Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean Tolosan, bikotekidea hiltzea egotzita. Biktima, 39 urteko emakumea, bere etxean indarkeria zantzuekin hilda topatu zuten poliziek. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, atzo (igandea), emakumearen senar ohiak ohartarazi zuen Ertzaintza, etxera deitzean erantzuten ez zuela ikusita. 20:00etan agenteak Larramendi auzoko etxebizitza batera bertaratu ziren, eta biktima, etxeko logela batean hilik topatu zuten. Beranduago, 23:00ak aldera, poliziak etxea zaintzen zeudenean, Ertzaintzaren Unitate Zientifikoaren lana babestuz, biktimaren egungo bikotekidea azaldu zen etxebizitzan eta agenteek bikotekidea hiltzea leporatuta atxilotu zuten. Atxilotuak 26 urte ditu eta, antza denez, aurrekariak ditu. Ertzaintzak hilketa nola jazo zen ikertzen jarraituko du. Argazkian, 2011ko abuztuaren 24an Deysi Mendozaren erailketa salatu zuten Algortan, .berria prentsan agertu eta 48 ordutara.