Bizarra Lepoaneko beharginak: "Martxoaren 29an, langileok grebara"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 26a, 16:36

Bizarra Lepoan euskara elkarteko langileok bat egiten dugu martxoaren 29rako deituta dagoen greba orokorrarekin. Lan merkatuaren erreformarako premiazko neurriei buruzko lan erreforma langile-klasearen aurkako erasotzat jotzen dugu. Lan erreforma horrek legezko mekanismo garrantzitsuak jarri ditu enpresen eskuetan: 1. arrazoirik gabeko kaleratzeak erraztu dituzte, gero eta kalte-ordain txikiagoekin (kalte-ordaina jaitsi egin da eta prozedurak eta justifikazio-arrazoiak arindu egin dira). 2. Iruzurra aldi baterako kontratazioan (kontratazioaren katalogoa sinplifikatu, kontratu mota berri bat ere gehitu da eta jadanik existitzen ziren beste batzuen baldintzak okertu dira, hala nola, prestakuntza kontratuarenak eta lanaldi partzialeko kontratuarenak). 3. Soldatei buruzko klausula ez aplikatzeko bidea ematen diete enpresariei eta baita lan baldintzak aldatzeko bidea ere (lan harremanen funtsezko elementuen inguruko erabakia patronalaren eskuetan soilik uzten da, aldebakartasunez negoziazio kolektiboaren kalterako: soldatak, lanaldia eta lan baldintzak). Horregatik guztiagatik, langileok deialdiarekin bat egiten dugu, krisiaren ondorioak langileok ordain ez ditzagun. Argazkian, orain bi urteko greban Sopelan egindako eskualde manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun