"Emakumeen aurkako indarkeriari stop" lelopean, astearte honetan, martxoak 27, kontzentrazioa egingo dute Leioan. Hitzordua arratsaldeko 8etan jarri dute Bulebarrean Andrak emakumeen elkarteak eta Leioako Bilgune Feministak.
Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean Tolosan,
bikotekidea hiltzea egotzita. Biktima, 39 urteko emakumea, bere etxean indarkeria zantzuekin hilda topatu zuten poliziek. Emakumearen senar ohiak ohartarazi zuen Ertzaintza, etxera deitzean erantzuten ez zuela ikusita. 20:00etan agenteak Larramendi auzoko etxebizitza batera bertaratu ziren, eta biktima, etxeko logela batean hilik topatu zuten. Beranduago, 23:00ak aldera, poliziak etxea zaintzen zeudenean, Ertzaintzaren Unitate Zientifikoaren lana babestuz, biktimaren egungo bikotekidea azaldu zen etxebizitzan eta agenteek bikotekidea hiltzea leporatuta atxilotu zuten. Argazkian, abenduaren 13an, egun batzuk lehenago
10 urteko neskato batek pairatutako sexu-erasoa salatu zuten Leioan.