Azken urte hauetan, gazte lonjen fenomenoa kontuan hartzeko beste hazi da Plentzian, baita beste herri batzuetan ere. "Gazteek beste modu batzuetara antolatzen dute aisialdia. Egun, gure udalerrian lonja asko daude non gazte asko batzen dira. Hala eta guztiz ere, lonja bakoitzak dituen baldintzak eta ematen zaien erabilera oso desberdina da", adierazi du
Plentziako Bilduk. "Errealitate berri baten aurrean" gaudela uste du koalizio ezkertiarrak. Bere hitzetan, "lonjen arteko bizikidetza behar bezalakoa izan dadin, guztion ahalegina da beharrezkoa". Bilduren ustez, onartu nahi den araudia prozesu parte-hartzailearen emaitza izan beharko luke. Horregatik, ordenantzaren inguruko bilera irekia egingo dute herritarren ekarpenak, iritziak, kexak eta abarrekoak jasotzeko asmoz. Aipatu bilera apirilaren 2an, astelehena, izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Argazkian, Plentziako gazte ugari udaletxe aurrean Ermitatze gaztetxearen desalojoa salatzeko protestan.