Itzubaltzetako auzo-bilguneak bideratzeko eskaera aurkeztu du Getxoko Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 26a, 18:55

Itzubaltzeta / Romok urtebete darama kultur etxerik gabe, eta horren ondorioz, "auzotarrek ez dute biltzeko lekurik", Getxoko Bilduk kritikatu duenez. Hori dela eta, eskoletan edo beste udal eraikinetan aretoak bidera ditzakeen eskatuko diote mozio bidez Udalbatzarrari, bihar, asteartea, izango den ohiko osoko bilkuran. Era berean, grebarekin bat egitea eta kale-izendegian emakumeak ikusgarriagoak izatea eskatuko dute beste bi mozioren bitartez. Izan ere, mozioez osaturik dator martxoari dagokion udal batzarra, arratsaldeko 5etatik aurrera. Argazkian, auzokideak sinadurak batzen, Getxoko Udalak Itzubaltzeta / Romoko kultur etxe berriaren egitasmoa berrazter dezan eskatzeko.

Martxorako aurkeztu diren mozio guztiak (jatorrizko hizkuntzan)


Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun