Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak ere salatuko du bihar Tolosako erailketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 26a, 19:11

"Azken eraso matxista honi gogor erantzuteko" asmoz, biharko elkarretaratzea deitu du Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak. Hitzordua arratsaldeko 7:30ean izango da, Larrabasterrako Urgitxieta plazan. Hedabideek zabaldutako azken informazioen arabera, Ertzaintzak eguerdian adierazi du gizonezkoak galdeketan aitortu duela berak hil zuela bere bikotekidea, hau da, Tolosako 39 urteko emakumea. Ustezko hiltzaileak aurrekariak dituela jakinarazi dute. Aurretik zazpi aldiz atzeman izan zuten; haietako batean, genero indarkeria egotzita —duela hiru urte, orduko bikotekidea jo zuelakoan—. Lau urte kartzelan pasatuta dago. Atzo atxilotu ostean, Donostia erietxera eraman zuten, azterketa psikiatrikoa egiteko. Argazkian, emakumeak Sopelako udaletxe aurrean / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun