San Pedro zein Karmen jaietan jotzeko taldeen bila dabil
Sopelako Udala. Tokiko iturriek zehaztu dutenez, ondoko baldintzak bete beharko dituzte bandek: batetik, taldeko partaideetariko batek gutxienez, Sopelan erroldaturik egon beharko du. Bestalde, talde bakoitzak bere biografia eta CD bat aurkeztu beharko du, eta kontakturako telefono zenbaki edo e-posta helbide bat eman. Hori egiteko azken eguna apirilaren 15a izango da. Horretarako, Gazte Informazio Bulegora (Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta 11) jo beharko dute bandek, ondoko ordutegian: goizez, 11:00etatik 14:00etara; eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Aurkeztutako guztien artean zozketa egingo da eta irabazleek San Pedro edo Karmen jaietan jotzeko aukera izango dute. Argazkian, 2011ko ekainaren 28an, Aitxu! euskara taldeak irakurri zuen Sopelako San Pedro jaiei hasiera emateko pregoia / © Sopela.net.