Eskola-elkarbizitzarako II. Jardunaldia hartuko du ostiral honetan, martxoak 30, Kultur Leioako auditorioak. Dagoeneko ehun profesionaletik gora eman dute izena parte hartzeko, udal iturriek adierazi dutenez. Eta apuntatzeko aukera badago oraindik Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentrora (GEUZ) mezua bidaliz, ondoko helbide elektronikora: info[abildua]geuz.es. Bigarren urtez jarraian, Leioako Udalak, “Proposamen berriak eskola-elkarbizitzarako” jardunaldia aurkeztu nahi du, udalerri mailan elkarkidetza eta bake kultura sustatze aldera garatzen dituen ekimenen esparruan. Topaketa horren helburua da EAEko ikastetxeetan duela urte batzuetatik elkarbizitza-planen bidez burutzen ari diren zereginari laguntzea eta bultzada bat ematea: alde batetik, esku hartzeko ikuspegi eta estrategia berriak proposatuz; eta bestetik, hausnarketarako espazio bat eskainiz elkarbizitzarako eta bakerako heziketaz udalerrian. Argazkian, hainbat ikasle azterketa gaian / © Erandioko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!