Getxoko Udalak telebista pantaila erraldoi bi ipiniko ditu berriro herritarrek maiatzaren 25ean Madrileko Vicente Calderon zelaian Athleticek eta Bartzelonak jokatuko duten Espainiako Errege Kopako finala zuzenean ikus dezaten. Udalerriko hainbat tabernek eta saltokiek egindako eskaerena urrean, aipatu egiturak Algortako Telletxe eta Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazetan jartzea erabaki du EAJren Gobernu Taldeak. Pantaila horien gastua Udalak berak ordainduko du, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Halaber, pantailak beste esparru publiko batzuetan ipintzea baimen lezakeela jakinarazi du Udalak, "beti ere eskaerak eremu publikoetan kultura eta aisialdirako ekitaldiak antolatzeko exijitzen diren baldintza guztiak baldin eta betetzen baditu". Eskaera horiek aldez aurretik bideratu beharko dira. Argazkia: © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!