Getxoko Udalak bere ondasun, lan eta zerbitzuen hornitzaileen fakturen %93 ezarritako legezko epearen barruan (50 egunean) ordaindu zuen 2011n, tokiko iturriek adierazi dutenez. "Ehuneko horrek erakusten du enpresen zerbitzu eta hornigaiak ordaintzeko ezarritako legezko epea betetzeko indizerik handienetakoa duen udala dela Getxokoa", gaineratu dute. Ana Helguera Ogasun, Giza Baliabide eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak datu horien gaineko balorazio "oso ona" egin du. “Une hauetan, ekonomia suspertzeko Arlo Publikoaren berankortasun handia oztopo nagusienetakoa den une hauetan, 50 eguneko legezko epea betetzea ohiz kanpokoa bihurtu da, eta horren eredu nabarmena da Getxoko Udalarena. Konpromiso hori bete ahal izatea bermatu duena udal kontu onbideratuak edukitzea izan da, zorroztasuna eta gogortasuna ezaugarri duen politika ekonomikoaren ondorio direnak”, aipatu du udal arduradunak. Argazkian, Getxoko udaletxea.