Algortan eta Getxon ibilaldia eginez aurkeztu dute Gazte Martxa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 26a, 21:50

Algorta eta Getxon zehar ibilaldia eginez eman zuten Gazte Martxaren berri hogei bat neska-mutilek, joan den larunbat eguerdian. Bidean hainbat geldialdi izan ziren. Batetik, Txikia plaza algortarrean, Eustakio Mendizabal Benito ETA erakundeko kidea, poeta eta euskaltzalearen "handitasuna" goraipatu zuten; bere aldeko plaka jarriz eta loreak eskainiz. 1973ko apirilaren 19an bertan hil zuen Algortan Espainiako Poliziak. Txorimalo gaztetxera hel baino lehen, berriz, Galeako gotorlekuak gelditu ziren gazteak. Aipatu forteak Matxitxakoko itsas guduan jokatu zuen papera gogoratu eta 1936ko gerrako gudariei omenaldi xumea egin zieten bertan, agur dantza eta loreak eskainiz. Halaber, "askatasunaren aldeko borrokan" hildako guztiak goraipatu zituzten. Ibilaldia bukatuta, bazkaria eta kontzertuak izan ziren Txorimalon. Argazkian, gazteak Galeako gotorlekura bidean.

Gazte Martxaren aurkezpena Algortan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun