Martxoaren 29ko greba orokorrari begira, Eusko Jaurlaritzak "
finkatutako gutxieneko zerbitzuetatik harago" joan nahi izatea egotzi dio Eskumaldeko
ELAk
Erandioko Udalari. "Eskumena Jaurlaritzarena izan arren, Alkatetzak udal langile eta zerbitzuei eragingo dien agindua argitaratzeko asmoa du. Atal sindikalari igorritako zirriborroan, finkatutako zerbitzuak bikoizten ditu. Esate baterako, dekretuak jasotzen ez duen erregistro zerbitzua betetzea eskatzen du", azaldu du sindikatuak. Aipatu neurria gogor kritikatu dute ELAkoek, "horren oinarrian, greba eskubidea urratu eta grebaren eragina gutxitzea dagoelako". Gauzak horrela Alkatetzari exijitu diote "ez dagokion eskumenik beregain har ez dezala, eta beraz, agindua bertan behera utz dezala". Argazkian, otsailaren 3an Erandioko udaletxe aurrean elkartu ziren langileak.