Asteazken honetan, martxoak 28, Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auziaren helegitea aztertuko du Madrilen. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto hamar eta zortzi urtetako kartzela zigorretara kondenatu zituen Auzitegi Nazionalak, ETAkoak izatearen akusaziopean. Horren aurrean, adierazpen instituzionala plazaratu berri du Sopelako udal gobernuak. Adierazi duenez, "ez Euskal Herritarren gehiengoak, ez eta nazioarteko iritzi publikoak ere, ez dute ulertzen eta onartzen, Bateragune auzian kondenatutako bost euskal herritar hauek kartzelan izaterik. Ez du onartzen, sortu den egoera berri honen aurrean, espainiar estatuak urrats positiborik eman gabe gelditzerik". Hori guztia kontutan izanik, "herritarren gehiengoaren eskaera kontutan hartuz", Auzitegi Nazionalak emandako ebazpena bertan behera utzi eta espetxeratutako bost lagunak askatzea eskatu dute agintari sopeloztarrek. Argazkian, 2011ko ekainaren 27an Sopelan egindako elkarretaratzea / ©
Sopela.net.