Mikel Urdangarin eta Traspasos dantza taldearen "Nora" ikuskizunarekin Kurtzio Kultur Etxea txiki geratu ostean —kontzertuaren bezperan agortu ziren salgai egon ziren 180 sarrerak—, martxoaren 31n kalitatezko beste ikuskizun bat helduko da Sopelara: "Sin balas" antzezlana. Les Grotesqués eta Sexpeare konpainiek egungo western-komediarik barregarriena eskainiko dute. Antzezlanak bakero xelebre eta baserritar baten komeriak kontatzen ditu; errepideak bien bizitzak elkartzen ditu, biak ala biak atzetik dituzten harroputz batzuetatik ihesean ari direlako. Western-ean girotuta dagoen antzezlan honetan aktore bik parte hartzen dute: Cristina Mellado eta Elena Lombao. Komedia argia, absurdua eta melankoliatsua, zalantzarik gabe. Antzezlana 20:00etan hasiko da, eta sarrerek sei euroko kostua izango dute. Kurtzio Kultur Etxean, udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarin udal bulegoan eros daitezke jada. Argazkia: ©
Sexpeare.