Antzina, Erandioko auzo ezberdinetako baserritarrak apirilaren hasieran aukeratutako egun eta toki batean batzen ziren Kanpomartxo izeneko festa egiteko. Egun horretan, musika doinuz eta dantzaz beteriko jai egunaz gozatzen zuten. Finean, erandioztar guztien arteko harremanak sendotzeko balio zuen ospakizunak. Bada, hainbat hamarkadatan galduta egon ostean, orain dela 18 urte berreskuratu zuen baserri giroko euskal jaia Berbots Erandion Euskaraz elkarteak. Ordutik hona, udalerriko txoko ezberdinak txandakatuz egin dute urtetik urtera. Gauzak horrela, eguerditik aurrera, dantzak, bertsolariak, jolasak... edukiko dituzte, egunean zehar, Enekurin batzen direnek.
Egitaraua:
11:30 Jai hasiera dantzariekin.
13:00 Mendibaiarte abesbatza.
13:30 Bertsolariak: Xabi eta Fredi Paya.
14:30 Herri bazkaria.
17:00 Betiko kantuak trikitiaz alaitua .
17:30 Erromeria umeentzat : “Txanogorritxu rock”.
18:00 Dantzaldia Luhartz taldearekin.
... eta egun osoan zehar: umeentzako arku jaurtiketa, gazteluak, tirolina, jolasak, tailerrak (karetagintza, aurpegi margotzea, bitxigintza, txapagintza), sorpresak...
Txosna, musika, taloa.
Autobusen ordutegia