Getxoko Udalak
Elkarkidetzari egiten dizkion ekarpenak etetea onartu dute gaurko osoko bilkuran EAJk eta PPk. PSE-EE abstenitu egin da eta Bilduk aurka bozkatu du. Elkarkidetza borondatezko gizarte aurreikuspenerako erakundea da (BGAE), eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako eta foru aldundietako langileen pentsio osagarriak kudeatzen ditu, baita beste zenbait erakunde publikorenak ere. Hori dela eta, udaletxekoan batu dira tokiko langileak, sindikatu guztiek deituta. Hain zuzen ere, bertan bildutako beharginen ordezkariak murrizketaren kontra manifestatu direnean, udaltzainek bilkura atera dituzte, udal gobernuaren aginduz. Hori dela eta, "Udaltzaingoa langileen eta getxoztarren adierazpen askatasunaren aurka erabiltzea" leporatu die tokiko agintariei
Getxoko Bilduk. Argazkian, 2010eko azaroaren 24an ere udaletxe aurrean elkartu ziren Getxoko udal langileak.