Caridad Angeles Rodriguez Arrietaren erailketa salatu dute Uribe Kosta eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 28a, 01:28

Uribe Kosta eta Erandion ere dozenaka herritar kalera atera dira Caridad Angeles Rodriguez Arrietaren erailketa salatzeko. Besteak beste, Larrabasterrako Urgitxieta zein Algortako Telletxe plazetan, Leioako Bulebarrean eta Erandioko metro geltokiko zabalgunean izan dira elkarretaratzeak; tokiko eragile feministek zein emakumeen elkarteek deituta. Tolosako 39 urteko emakumezkoa labanaz hilda aurkitu zuten igande gauean bere etxean. Haren bikotekideak onartu du hark hil zuela, Ertzaintzaren arabera. Argazkian, hogei bat lagun elkartu dira Telletxe plazan, Algortako Bilgune Feministak deituta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun