Xabier Galdeano gogoratuko dute ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 28a, 02:26

Ostiral honetan, martxoak 30, izango dira 27 urte, "GALen mertzenarioek" Xabier Galdeano Donibane Lohizunen hil zutenetik. Gauzak horrela, aipatu egunean, ekitaldia izango da Algortan hilketa hura gogoratzeko. Hitzordua iluntzeko 8:30ean jarri dute Telletxe plazan bere herrikideek, algortarrari eta bere sendiari omenaldi xumea egiteko. Galdeano "Egin" egunkariaren sortzaile, administrazio kontseiluko kide eta kazetaria izan zen. GALek hil zuen, tiroz, Donibane Lohitzuneko Urdazuri auzoan, bere etxetik gertu, egunkarira manifestazio bati buruzko kronika eta argazkiak bidaltzera zihoala. Argazkian, Xabierren alabak iazko omenaldian.

2011ko ekitaldia iruditan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun