Garazi Kamio “Beste norbaiten zapatak” ipuin-liburuaz mintzatuko da iluntzean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 28a, 12:50

Garazi Kamio idazle andoaindarrak “Beste norbaiten zapatak” bere lanaren nondik-norakoak azalduko dizkie gaur eskualdeko literatura zaleei. Izan ere, Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak antolatzen ohi duen Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak aipatu liburua aukeratu zuen irakurri eta hausnartzeko. Hitzordua, iluntzeko 8etan jarri dute Algortako Karitate kaleko Aldai Patronatuan. Kamiok Igartza saria irabazi zuen duela bi urte eta zortzi ipuin gazi-gozoren bilduma osatu du. Bidegurutze batean dauden pertsonei buruzko kontakizunak egin ditu: lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa… Argazkia: cc-by egizu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun