Apirilaren bigarren hamabostaldian, astean bi lanuzte egingo dituzte
Metro Bilbaoko langileek. Hilabeteko lehen bi asteetarako, ordea, ez dute lanuztera deitu, eta beraz, Aste Santuan eta Pazko Astean ez da zerbitzuan aldaketarik izango. Atzo egindako batzarrean erabaki zuten mobilizazio egutegi berria garraio enpresako beharginek. Horri jarraiki, apirilaren 16an, goizeko 5:30etik 8etara geldituko dira. Hilaren 20an, ostirala, 12:30etik 15:30era izango da lanuztea. Hilaren 25ean (asteazkena), berriz, goizeko 5:45etik 8:45era. Eta azkenik, hilaren 27an (ostirala), goizeko 8etatik 11etara. Gainera, azken egun horretan kontzentrazioa egingo dute Bilboko epaitegian, 9:30etik aurrera. Izan ere, 10:00etan egingo dute bertan soldaten izozketaren gaineko epaiketa. Argazkian, joan den larunbatean manifestazioa egin zuten Bilbon metroko langileek / ©
LAB Metro Bilbao.