Maidagango lurpeko trenbidea guztiz zabalik dago jada

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 28a, 13:38

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtarrilaren 24an zabaldu zuen trenak igarotzeko Getxoko Maidagan kalean egindako tunela. Hala ere, orain arte bide bakarra egon da irekita. Atzo, ordea, bigarren bidea erabiltzen hasi ziren Metro Bilbao garraio enpresako konboiak. Gauzak horrela, amaitutzat jo dute "bi urtez" garatutako proiektua. Denbora guzti horretan, Bidezabal eta Ibarbengoa-Getxo geltokien artean abiadura gutxituz ibili behar izan dira trenak, tarteka atzerapenak sortuz. Hemendik aurrera inguruko kaleak urbanizatzeko obrak baino ez zaizkie falta. Trenbide aldameneko zonaldea, 3.500 bat metro koadro, beste erabilpen batzuetara bideratuko dute. Horretarako, elkarlanean ari dira jada BGP eta Getxoko Udala. Argazkian, Maidagan aldeko lanak, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun