Algortako Domingo Iturrate Dohatsuaren kalea zirkulaziorako itxita egongo da gaur eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 28a, 13:51

Getxoko Maidagan kalean metroa lurperatzeko lanek eragina izan duten aldeak egokitzeko obrak egiten jarraitzeko, Algortako Domingo Iturrate Dohatsuaren kalea zirkulaziorako itxi egongo da gaur, asteazkena, eta ostiralean, martxoaren 30ean. Asfaltatze lanak egingo dituzte bertan. Garajeetara Piñaga kaletik sartu ahal izango da, udal iturriek zehaztu dutenez. Obrak ostiral arratsaldean amaitu ahal izatea espero da. Horiekin, Beato Domingo Iturrate kalea zabalik geratuko da zirkulaziorako, baina Iturribide kalearekiko lotura ez da maiatzera arte asfaltatuko. Horrenbestez, arreta handiz gidatzea eskatu dute tokiko agintariek. Argazkian, langileak Maidagan inguruan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun