Leioako Bilgune Feministak zabaldutako adierazpena:
Emakumeok mila arrazoi ditugu greba egiteko. Martxoaren 29an greba orokorra!
2008. urtean krisia hasi zenetik, ikusten ari gara honen aitzakipean bata bestea baino bortitzagoak izaten ari diren erreforma ezberdinak inposatzen ari dizkigutela. Inposaturiko neurri hauek guztiak prekarietate laboral eta sozialean areagotze ikaragarri bat suposatuko dute eta bereziki emakumeon kasuan urteetako borrokari esker lorturiko eskubideak ere galtzeko arriskua izanik. Baina argi daukagu, ez gaudela prest egoera hauek guztiak onartzeko.
Neurri hauen artean aipatzekoak dira:
- Kontziliazioari oraindik oztopo handiagoak ipiniko dizkiotela jardunaldi partzialetan ordu estrak onartuko baitirelako eta modu honetaz lantokietan flexibilitatea areagotuz.
- Zaintzarako lan orduen murrizketan ordu konkrezioa egiteko enpresei eskumen osoa emango die beraiek erabaki dezaten eta langileekin ez adosteko.
- Amatasun edo eta zaintzarako baimenaren ondorengo diru laguntzak kendu dituzte.
- Absentismoaren ondoriozko kaleratzeak erraztuko dituzte jakinda ere honek ondorio larriak izango dituela bereziki emakumeon kasuan izan ere oraindik bateragarritasuna gure gain erortzen jarraitzen duelako.
Modu berean ezin ditugu aipatu gabe utzi murrizketa guztiak, emakumeongan eragin zuzena izango dituztenak:
- Soldata minimo interprofesionalaren izoztea, bereziki kaltegarria etxe langileentzat eta enplegu zentro berezietan dauden langileontzat beste batzuen artean, zeinak kopuru honen arabera erabakitzen den beren soldata.
- Pentsioen murrizketa non berez emakumeon kasuan askoz txikiagoak dauzkagun, gastu sozialaren txikitzea zerbitzu sozialen murrizketa ekarriko duena zeinak kontziliazioa posible egin ahal izateko beharrezkoa dugun eta ondorioz emakumeok lan gehiago egin beharko dugu korrespontzabilitatea ez delako sustatuko.
Emakumeok beti egon gara krisian, sexuen araberako lan banaketa indarrean dirauelako.
Baina erreforma honen ondorioz emakumeok gure bizi baldintzak askoz okerragoak izateko aukeraren aurrean gaude. Kalera ateratzeko eta gure eskubideen alde borrokatzeko momentua da, beste eredu ekonomiko eta sozial bat aldarrikatuz.