Algorta
08:30 Bateratzea Telletxen.
11:00 Kotxe karabana Faduratik Deustura joateko.
11:45 Deustuko San Pedro enparantzan grebalarien zutabea Moyua plazaraino.
12:30 Manifestazio nagusia Moyua plazatik Jesusen Bihotzeraino.
16:00 Kotxe karabana Faduratik.
18:30 Manifestazioa Telletxetik abiatuta.
Itzubaltzeta / Romo
08:00 Pegada Santa Eugenia plazatik abiatuta.
10:00 Kalejira Santa Eugenia plazatik abiatuta.
11:00 Kontzentrazioa Artatza-Romo institutu aurrean.
11:30 Bizikleta martxa Bilbora.
12:30 Manifestazio nagusia Moyua plazatik Jesusen Bihotzeraino.
16:45 Kotxe karabana Artatza parkeko bus geltokitik.
19:30 Manifestazioa Santa Eugenia plazatik abiatuta.
21:00 Ospakizuna Santa Eugenian.
Eskualdeko herri guztietan bezala, Algorta eta Itzubaltzeta / Romon ere bateratzeak, kalejirak, kotxe karabanak, manifestazioak... antolatu dituzte biharko tokiko greba batzordeek. Biek ala biek eguerdian Bilbon izango den manifestazioarekin (12:30ean, Moyua plazan) bat egingo dute. Baina, algortarrak autoz joango dira eta itzubaltzetarrak bizikletaz. Hala ere, aurretik, kontzentrazioa izango da Artatza-Romo institutu aurrean. Hitzordua goizeko 11etan jarri dute. Arratsaldean, berriz, manifestazio bana egingo dute, kotxe karabanaren ostean. Algortan, 18:30ean abiatuko da martxa Telletxe plazatik; eta Itzubaltzetan ordu bete beranduago Santa Eugenia plazatik. Greba orokorraren arrakastaz konbentzituta ospatu ere egingo dute itzubaltzetarrek. Argazkian, Itzubaltzeta / Romoko Greba Batzordeak iazko greba orokorrean egindako elkarretaratzea.