Bizkaibusek eta Metro Bilbaok %30eko gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte biharko greban

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 28a, 18:45

Bizkaiko Foru Aldundiak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Bizkaibusen lineatan, sindikatu guztiek deituta ostegun honetan, martxoaren 29an, izango den greba orokorra dela eta. Foru erakundeak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren 2012ko martxoaren 23ko Agindua betez ezarri ditu gutxieneko zerbitzu hauek Bizkaibusen. Aldundiak zehaztu du %30eko gutxieneko zerbitzuak ez direla berdin ezarriko linea eta ordu-tarte guztietan, lantoki eta ikastetxeetara sartu eta irteteko ordutegiei eta ospitale eta garraio alternatiborik ez duten zonaldeei lehentasuna emango zaielako. Linea bakoitzaren gutxieneko zerbitzuak www.bizkaia.net webgunean kontsulta daitezke. Metro Bilbao garraio enpresak ere %30ean jarri ditu biharko gutxieneko zerbitzuak. Argazkia: © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun