Bilduren udal gobernuak
Bateragune auzia bertan behera uzteko egindako eskaera "alde bakarreko eta alderdikoia" dela salatu du gaurkoan Sopelako EAJk. Jelkideen hitzetan, “ebazpen hau ez da udal usoko bilkuran bozkatu; ondorioz ez dio hiritargoaren gehiengoaren interesari erantzuten. Herriaren ordezkaritza osoko bilkuran dago ordezkatuta, eta ez Bildu taldeak gehiengorik gabe mantentzen duen gobernu taldearen interes alderdikoian". Berta Rodriguez Sopelako PPren zinegotzi bakarrak antzeko argudioak erabili zituen aipatu proposamena gaitzesteko, atzo plazaratutako prentsa oharrean. Hala ere, Bilduko agintariek argi eta garbi utzi zuten zabaldutakoa "udal gobernuaren adierazpen instituzionala" zela. Bitartean, Auzitegi Gorenak ez du gaur Bateragune auziaren inguruko erabakirik hartuko,
Berria.info agerkari digitalak zabaldu duenez. Argazkian, 2011ko ekainaren 27an Sopelan egindako elkarretaratzea / ©
Sopela.net.