Iberdrolako azpiestazio bati eraso egin diote Berangon

Berangoko Iberdrolako azpiestazio baten kontra molotov koktelak jaurti dituzte ezezagunek gaur goizean, Ertzaintzak Europa Press albiste agentziari adierazi dionez. Hala ere, kalteak eskasak izan dira eta suak ez du osagai elektrikorik hondatu, aipatu iturriek zehaztu dutenez. Goizeko 5:55 aldera izan omen da gertaera, Arburu Bidea auzoan. Bestalde, Leioan, Avanzadako errepidean ezezagunek suzko barrikada jarri dutela, zabaldu du "ABC" egunkariak Ertzaintzaren bozeramaile baten ahotik. Argazkian, Ertzaintzaren patruila grebaren aldeko pintada baten ondoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun