Eroski supermerkatua ere itxita dago Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 29a, 14:47
Saltoki eta tabernen "ehuneko ehun" itxita dago Berangoko auzo guztietan, tokiko greba batzordeko kideek UKBERRI.NETi adierazi diotenez. Besteak beste, batzokia, posta etxea, udaletxea, eta aurreko deialdi orokorretan ez bezala, Eroski supermerkatua ere itxita dago, nabarmendu dutenez. Alconza enpresari dagokionez, "15 langile baino ez" dituzte zenbatu greba batzordeko kideek. "Hortaz, behargin gehienak ez dira lanera agertu", adierazi dutenez. Argazkian, grebaren aldeko kotxe karabana.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun