Mankomunitateko greba batzordeek Sopelan egingo dute arratsaldeko manifestazioa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 29a, 14:50

Goizeko pikete informatibo eta kotxe karabanez gain, arratsaldean ere izango dira mobilizazioak Uribe Kosta eta Erandion. Besteak beste, Leioako Bulebarretik (18:30) zein Algortako Telletxe (18:30), Astrabuduko Josu Murueta (19:00) eta Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia (19:30) plazetatik abiatuko dira manifestazioak. Mankomunitateko udalerrietako greba batzordeek, berriz, batera egingo dute martxa. Larrabasterrako Urgitxieta plazan jarri dute hitzordua, 18:30ean. Hartara, protestara joateko deia luzatu diete Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko langile eta herritarrei. Hala ere, aurretik, 16:00etan, Gorlizko Eroskitik abiatuko dira kotxe karabanan. Argazkian, LABen pankarta grebara deituz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun